Zabala bitxitegia 1985ean sortu zen. Gaur egun, sektorean 35 urte baino gehiagoko ibilbidearekin eta bi bitxi-dendarekin, eskualdeko komertzio beteranoenetako bat gara, Andoaingo, Hernaniko eta bisitatzen gaituzten hurbileko beste herri batzuetako bezeroei esker.

Bitxigintzako eta erlojugintzako produktu aukera zabala eskaintzen dugu, estilo askotakoak eta azkeneko joeretakoak, bezero bakoitzari egokitzeko helburuz.

Gure produktuak bermatzen ditugu, eta aholkularitza espezializatuari eta gure bitxigintza-tailerrari esker, aldaketak eta konponketak egin ditzakegu bitxietan eta erlojuetan..
Bitxi bat sinbolo bat da: eta denboran zehar irauten duen oroitzapen bat
Ezkontza-eskea egiteko eraztunetan espezializatuta gaude, eta solitario aukera zabala eskaintzen dugu, bai eta beste hainbat aukera ere. Entzun gure adituen aholkuak, zure erabakia aukerarik egokiena izan dadin.